begiristain & andonegi

arkitektura bulegoa

LEGE OHARRA

 

 

1. Identifikazio-datuak

 

Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://www.begiristain-andonegi.eu webgunea beigiristain-andonegi titulartasunpekoa dela. Begiristain-andonegi-k, Donostian du egoitza, Mari kalea 14. zenbakian. Berari dagokion IFK hauxe da: B20976015. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: info@begiristain-andonegi.eu.

 

2. Xedea

 

Begiristain-andonegik erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

 

3. Jabetza intelektuala

 

Begiristain-andonegi da webgune honen jabea da, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak, erreferentziak, testuak, fotografiak, irudiak, logotipoak, bai eta webgunearen diseinua eta egitura ere.

 

4. Merkataritzako erabilera

 

Baimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da begiristain-andonegirekin.

 

5. Bermeak baztertzea eta erantzukizunetatik askatzea

 

Webgunetik edozein eduki jaisten denean, hori erabiltzailearen erantzukizunpean egiten da, eta erabiltzaileak askatasunez onartzen du edukiak jaistea. Ondorenez, begiristain-andonegi beren beregi erantzukizun orotik askatuta geratzen da, deskargaren ondorioz edozein motatako kalte-galerak gertatu arren; begiristain-andonegik ez du erantzukizunik izango, esate baterako, edukietan izan daitezkeen akats edo hutsegiteen ondorioz, webgunea oker ibiltzearen ondorioz, webgunea sartzea ezinezkoa izatearen ondorioz, nahiz bestelako arrazoien ondorioz.

 

6. Datu pertsonalen gaineko politika

 

Erabiltzaileak, webgunearen bitartez, edozein kontsulta egiten duenean edota beste edozein zerbitzu jasotzen duenean, datu pertsonalak eman behar dituenez gero, erabiltzaile horrek esanbidezko baimena ematen du datu horiek begiristain-andonegiren fitxategi informatikoan sar daitezen; fitxategiaren xede bakarra da erabiltzaileari web-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea.

Erabiltzaileak bere datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko eskubideak ditu, eta badu eskubideon berri. Eskubide horiek idatziz egikaritu ahal izango ditu, helbide honetara mezu elektronikoa bidaliz: info@begiristain-andonegi.eu. Edozein kasutan ere, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla.

 

7. Edukiak eta erabilera-baldintzak aldatzea

 

Webgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean zein unetan sartu eta une horretan indarrean dauden erabilera-baldintzak bete beharrekoak izango dira harentzat; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.

 

8. Jurisdikzio-eskumena

 

Honako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, begiristain-andonegik eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori Donostiako epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.

 

itzuli
©begiristain-andonegi 2009 lege-oharra